Manifestua: AHT Gelditu Orain! Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki!

AHT Gelditu Orain!

8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.
Estrategikotzat saldu nahi izan diguten proiektu honi errealitatea gailendu zaio. Eraikuntza lanek ekarri behar omen zuen bultzada ekonomiko handia ez du inork ere ikusi, hango eta hemengo alderdi politikoetako lagun minak diren eraikuntza enpresario handiek izan ezik, poltsikoak ondo bete dituztenak, gero eta maizago azaleratzen diren ustelkeria kasuak lekuko. Prekarietatea eta lan istripuak AHTko lanetan ari diren langileen eguneroko ogia dira, beraietako gehienak azpikontraten eskuetan harrapatuta, lan eta segurtasun baldintza negargarrietan, honez gero 7 hildako eragin dituztenak.

Diru-xahuketa honen erantzuleek, EAJ-PNV, UPN-PP eta PSE-PSN-PSOE, ez daukate inongo arazorik urtero aurrekontuen zati handi bat obra honetara bideratzeko. Badakite diru hori maileguan eskatu behar dela eta gero eta zor handiagoa pilatzen dutela eskuetan dituzten gobernuen gainean. Aldi berean, gainera, esaten digute ez dagoela dirurik gizarte zerbitzuetarako eta kultura edo ekonomiako bestelako arloetarako.

Politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu erokeria hau geldiarazten: zenbat eta gehiago itxaron proiektu hau geldiarazteko, ezbehar ekologikoa are handiagoa izango da eta galera ekonomikoak eta ondorio sozialak are sakonagoak. Ondorio guzti horiek gure seme-alabek ere ordainduko dituzte, AHT erabiltzeko aukerarik izan gabe gainera. Izan ere, mantenu gastuak ordaindu ahal izateko txartelei jarri beharko zaizkien prezioak oso gutxik ordaindu ahal izango dituzte. Hor daukagu, adibide gisa, Bartzelona eta Paris lotzen dituen AVEa, kiebran dagoena aurrikusitako bidaiari kopurura hurbildu ere ez delako egiten.

Egoera hau ikusita, adierazpen hau sinatzen dugun herritar eta elkarteek ondorengoa exigitzen dugu: 1.- Berehala AHTko lanak geldiarazi ditzatela. 2.- Proiektu arranditsu honi bideratzen zaizkion diru-partidak erabili daitezela une honetan jendarteak dituen benetazko premiei: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak… euro bat gehiago ere ez AHTrako! 3.- Ireki dadila eztabaida tekniko, sozial eta politikoa azpiegitura honen inguruan, herritarren partehartze, informazio eta erabakitze prozesu batekin batera, guztion artean erabaki dezagun zer egin proiektu honekin. Era berean, deia luzatzen diegu herritar eta elkarte guztiei bat egin dezaten ekainaren 13an Donostian helburu honekin egingo dugun nazio-manifestazioarekin.

DEIALDIAK:
-Maiatzak 30, MENDI MARTXA ATXONDON goizeko 10etan eta ekitaldia arratsaldeko 5etan -Ekainak 13, MANIFESTAZIO nazionala DONOSTIAN, 5’30ean Alderdi Ederretik abiatuta MANIFESTUARI ATXIKIMENDU BILKETA.

Sostenguak honako helbidera bidaltzea eskatzen da: ahttavgeldituorain@gmail.com

Manifiesto: ¡Parad el TAV ahora! ¡Basta de despilfarro! ¡Decidamos entre tod@s!

Fuente: AHT Gelditu Orain!

Han transcurrido 8 años desde que se iniciaran las obras del Tren de Alta Velocidad (TAV). En este tiempo hemos podido constatar el derrumbe de un mito. En estos últimos 8 años se ha demostrado la inviabilidad del TAV y su nulo beneficio social. El fracaso de un proyecto que dilapida millones, obliga a recortar partidas destinadas a la necesidades sociales básicas y está originando importantes daños a nivel social, económico y ambiental.

Quienes intentan imponer este proyecto no dicen cuánto han gastado hasta ahora, ni saben cuánto más van a tener que gastar, ni cuándo van a terminar las obras. Cada vez más incógnitas acerca de la mayor inversión jamás realizada en Euskal Herria que, pese a la tozudez de sus impulsores, se ha quedado sin conexión a París y a Madrid y cuyos tiempos previstos para unir Bilbo, Gasteiz y Donostia van aumentando hasta hacerlos prácticamente iguales a los del coche o autobús. Igualmente absurdo resulta el TAV en Nafarroa, de ningún sitio a ninguna parte, sin conexiones con la CAV ni con Aragón.
La realidad se ha impuesto a un proyecto que se nos ha presentado como estratégico. El gran impulso económico que las obras traerían, según sus promotores, no se ha podido percibir más allá de los bolsillos de las grandes constructoras que siempre han ido de la mano de los partidos políticos de allí y de aquí, tal y como demuestran los cada vez más numerosos casos de corrupción. La precariedad y siniestralidad laboral se han cebado en los trabajadores de la obra del TAV, gran parte de ellos subcontratados en condiciones laborales y de seguridad pésimas que ya se han cobrado 7 vidas.

Los responsables de este despilfarro, PNV, UPN-PP y PSE-PSN-PSOE no tienen ningún reparo para destinar, año tras año, gran parte de los presupuestos que manejan a esta obra. Saben que dicho dinero tienen que pedirlo prestado y endeudan cada vez más a sus respectivos gobiernos. Sin embargo, aseguran que no llega para servicios sociales y otros sectores de actividad económica o cultural.

Esta política está teniendo consecuencias muy graves, y lo serán más aún si no detenemos esta locura: cuanto más tardemos en detener el proyecto, la catástrofe ecológica será mayor, y mayores serán las pérdidas económicas y las consecuencias sociales. Estas tendrán que asumirlas también nuestros hijos e hijas, sin poder utilizar el TAV, ya que el precio que tendrán que poner a los billetes para pagar su mantenimiento será inasumible para la gran mayoría de la población. Sirva de muestra el servicio de AVE que une Barcelona y París, recién declarado en quiebra por no llegar ni de lejos al número de viajeros previsto.

Ante esta grave situación, las personas y colectivos que firmamos el presente manifiesto exigimos: 1.-Que se paralicen inmediatamente las obras del TAV.
2.-Que se destinen las partidas presupuestarias dirigidas a este fastuoso proyecto a las necesidades más acuciantes que en este momento tiene nuestra sociedad: sanidad, educación, vivienda, servicios sociales… ni un euro más para el TAV!
3.-Que se abra un debate técnico, social y político a la vez que un proceso participativo de información y decisión popular sobre esta infraestructura, para poder decidir qué hacer de cara al futuro.. Así mismo, hacemos un llamamiento a todas las personas y colectivos para que se sumen a la manifestación nacional que, con este mismo objetivo, haremos en Donostia el próximo 13 de junio.

CONVOCATORIAS:
-30 de MAYO: MENDI MARTXA a las 10h en ATXONDO y acto a las 17h
-13 de JUNIO: -MANIFESTACION nacional en DONOSTIA a las 17’30h desde Alderdi Eder

RECOGIDA DE AHESIONES AL MANIFIESTO
Los apoyos deben enviarse a: ahttavgeldituorain@gmail.com